XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauzak horrela dinamika suizida moztea erabaki zuten (defizita egiten denean hurrengo urteko harpidetza sariak aurreratuz, diru extraren batez baliatuz, harpidetzatik % 46a kobratuz...).

Euskal prentsa eta kazetari euskaldunok desafio gogorra dugu aurrean.

Gure eginkizuna bete ezinik aurkitzen gara eta ez gogo faltaz gaudelako edo lanik egiten ez dugulako.

Batez ere ekonomikoki itotzen ari gara, itotzen gaituzte, eta flotagailua eman diezaiguketenek, eman ordez, gu urperatzen saiatzen ari dira.

Ulertzaile onari hitz gutxi. 27.Ibid.

Anaitasuna Taldeak Argiarekin bat egitea erabaki zuen hiru aldagai gehiago jokatuz: zorrak kitatu eta agur esan; Anaitasunarekin segitu ito arte; tartean Gipuzkoako Diputazioaren laguntzarekin Eginek atera zuen lau orrialdetako Egunon (1982-IX-1) euskarazko eranskina potentziatu.

Azkenean, Argian integratzea erabaki zuten: proiektu ezaguna izanik, euskal prentsaren proiektua indartzea suposatzen zuelako. 28. Laura Mintegiren adierazpenak. Neuk jasoak.

Anaitasuna Taldeak nahiago izan zuen hau ekonomia pertsonala hondatzen hastea baino.29. Ikus Egin 1982-II-21, Etxepare kazetariak egin elkarrizketa.

Argia Kooperatiba bultzatu zutenek, ordea, aitortu beharra dago, horixe egin zuten: ekonomia pertsonala jokuan jarri.

Argiak, baina, bizkaitarrekin batzearen berri ematerakoan holakoak esan zituen: ezin gaitezkeela gure indarrez beste ezertaz eta inortaz fio.

Ekiteak bakarrik eman dezakeela emaitza eta hain mespretxaturik egon den militantziak jaso dezakeela soilik erresistentziaren indarra (...) denon artean Argia beharrezko dugun prentsa nazional bilakatzeko asmotan; (...) batzuk hitz ponpoxoz euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun eskubideaz ari direnean besteok hori egia bihurtzen saiatuko dira. 30. Argia, 1983-III-27

Jaurlaritzak ez zuen modu honez erantzun euskal prentsaren egoera lazgarri honetan.

Alderantziz, baina, Demarekin egin saioaz aparte, HABE Erakundearen babesean (AEKren lana trabatzeaz gain) hiru aldizkari jarri baitzituen kalean: Habe deritzana, 1981-XI-26an 0 zenbakia, lehenik; Habeko Mik eta Zutabe, gero.